Alea FM 2016-03-01

Eñaut Larreina, Iñigo Larramendi eta Idoia Perez 2016ko mar. 3a, 11:23

Gasteizen orain 40 urte gertatutakoa gogoratzen hasi dugu gaur AleaFM irratsaioa. Poliziak eraildako bost langileak gogoratzeaz gain, justizia eta egia eskatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Martxoak 3 elkarteak, eta horien inguruan aritzeko Nerea Martinez elkarrizketatu dugu.

 

Hamaika Saltsa atalean Laburbira Film Laburren XIII. zirkuitua izango dugu hizpide. Film laburren artean Hartz Txiki ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, martxoaren 7an Gasteizko Florida zinemetan. Ruben Sanchez, laburmetraiaren gidoilaria, urduri dagoela aitortu digu. Hilero bezala, Oihaneder Euskararen Etxean martxoan izango dena aurreratu digute bertako lagunek, eta amaitzeko, Aitor de la Villaren iritzi artikulua eta Euskararen Agendarekin osatu dugu irratsaioa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide