Martxoak 3

"Zigorgabetasunarekin bukatzea da biktimok behar duguna"

E. Larreina, I. Larramendi eta I. Perez 2016ko mar. 2a, 17:52

Nerea Martinez, 1976ko martxoaren 3an hil zuten Pedro Mari Martinez Ocioren iloba eta Martxoak 3 elkarteko kidea, Alea FM irratsaioan izan zen.

Nerea Martinez Aranburuzabala, 1976ko martxoaren 3an hil zuten Pedro Mari Martinez Ocioren iloba eta Martxoak 3 elkarteko kidea, Alea FM irratsaioan izan zen. Aurten ospatzen den gertaeren 40.urtemugaren atarian, egunotan elkarteak antolatu dituen ekimenen berri emateaz gain, martxoaren 3ko biktima baten senide bezala sentitzen duena azaldu zigun. "Biktimek behar dutena, biktimaren zama hori gainetik kentzeko, zigorgabetasunarekin bukatzea da". Horrez gain, aitortza ondo dagoela adierazi zuen, "baina hori ez da gure erreparazioa". Ildo horretan, erakundeen eta alderdien lana ezinbestekoa dela gaineratu zuen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide