Azken egunotako euria eta elurraren eraginez, Ulibarriko urtegiaren betetze-maila % 94,43 da eta asteburuan Segurtasun Sailak urtegiaren hustuketari ekin zion. Urtegia 45 metro kubiko segundoko ari da husten. Horrez eraginez, erreken maila handitu zen atzo, batez ere Zadorrako arroan. Urak gainezka egin du zenbait puntutan.
Segurtasun Sailak Uholde Larrialdiko Plan Berezia indargabetu du. Momentu honetan, bakarrik zegoen aktibatuta Zadorrako arroan. Hala ere, Zadorra ibaiaren egoera gertutik jarraituko dutela adierazi du.
Prezipitazio gutxiago
Euskalmeten arabera, gaur negu giroarekin jarraituko dugu eta tenperatura apur bat jaitsi egingo da. Euria batez ere goizean egingo du eta elurra 700-800 metrotik gora. Arratsaldean atertzera egingo du.