Gaur goizean ikasle talde batek “ikas baldintza duinak” aldarrikatu ditu Arabako Campuseko aulariotik atera den manifestazioan. Ondoren errektoreordetzara abiatu dira ikasleak, Javier Garaizar errektoreordeari eskatzen dituzten baldintzak zeintzuk diren irakurtzeko eta “minimo batzuk sinatzeko”. Haraba Gasteizko Campuseko Proiektu Komunikatiboak Twitterren iragarri bezala, ikasle batzuk kateatu dira, ez dutelako errektoreordearen erantzunik jaso. Ondoren, Harabak adierazi duen moduan, Garaizarrek ez ditu ikasleen eskakizunak sinatu eta “borondate ezaren aurrean, ikasleak kanpoan hainbat arrautza jaurti dituzte errektoreordetzara”.
Egoera honen aurrean, ikasleek martxoan mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.