Iñaki Bilbaoren senideek Arkautin izandako istripua salatu du Etxerat-ek

Erredakzioa 2016ko ots. 23a, 14:51

Istripua asteburuan gertatu zen Arkautin. Elkarretaratzea antolatu dute gaur Gasteizen, 19:00etan Andre Mari Zuriaren plazan.

Aurreko asteburuan Iñaki Bilbao euskal presoaren senideek istripua izan zuten Arkautin, Etxerat elkarteak jakinarazi duen moduan. Ezbeharra Bilbaoren bi senidek Castello II-tik bueltan zetozela izan zuten, errepidean basurde bat agertu zitzaien eta elkarteak azaldu duen moduan, kotxeko bidaiariek ez zuten larritasunezko kalterik jaso.

Hogei egunen bueltan pairatzen duten bigarren istripua dela salatu du Etxerat elkarteak gaur Gasteizen egin duen agerraldian. “Guk bidaiatzen jarraituko dugu. Hori da gure bisiten eskubideak duen salneurria, eta ordaindu egingo dugu ez dugulako gure familia eta sentimenduzko loturei uko egiteko inolako asmorik. Bidaiatzea gure erabakia da, baina ez gure ardura. Hori dispertsio politikaren bermatzaileei dagokie”, gaineratu du.

Asteburuko istripua salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu elkarteak: gaur 19:00etan Gasteizko Andre Mari Zurian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide