Edorta Santos Arabako Kanpuseko ikerlariaren biomedikuntza tesia saritu dute

Erredakzioa 2016ko ots. 23a, 13:14

EHUko ikertzaile Edorta Santosek 2013/2015 SPLC-CRS PhD Thesis Award sari entzutetsua jaso du, biomedikuntzaren eta bioteknologiaren esparruan egin duen doktorego tesiagatik.

EHUko ikertzaile Edorta Santosek 2013/2015 SPLC-CRS PhD Thesis Award saria jaso du, biomedikuntzaren eta bioteknologiaren esparruan egin duen doktorego tesiagatik. 2013 eta 2015 artean printzipio aktiboen askapen kontrolatuaren arloko Espainiako eta Portugalgo tesi onenaren egilea izateagatik jaso du aipatu saria. Azterlanean frogatu duenez, zelula kapsulatuen bideragarritasuna zehatz-mehatz monitoriza daiteke edozein organismotan, kalterik eragin gabe, eta, halaber, nahi den unean bertan inaktibatu daiteke berariaz.CRS elkartearen tokiko dibisioak bi urterik behin saritzen du printzipio aktibo terapeutikoen askapen kontrolatuari buruz Espainian eta Portugalen egin den doktorego tesirik onena.

Santosek, bere lanarekin, biosegurtasun eta monitorizazio sistemak txertatu nahi izan ditu mikrokapsulazio zelularraren arloan, eta nerbio sistema zentraleko eta begiko bideetara sartzeko moduko partikula txikiak lortu. Tesian frogatu duenez, zelula kapsulatuen bideragarritasuna zehatz-mehatz monitoriza daiteke edozein organismotan, kalterik eragin gabe, eta, halaber, nahi den unean bertan inaktibatu daiteke berariaz. Hori izugarrizko urratsa da teknologia hori etorkizuneko saio klinikoetan aplikatu ahal izateko.

Controlled Release Society elkarteak

Controlled Release Society elkarteak Journal Controlled Release eta Biomaterials aldizkariak argitaratzen ditu besteak beste, eta mundu osoko topagunea da aktiboen askapen kontrolatuan diharduten adituentzat: zientzialari farmazeutikoentzat, ingeniarientzat, medikuentzat eta teknikari profesionalentzat. Sendagaien Askapen Kontrolaturako Espainia eta Portugalgo Elkartea CRSren tokiko dibisioa da; bizi kalitatea hobetzea du xede, eta, horretarako, zientzia, teknologia eta hezkuntza garatu nahi ditu sendagaien eta molekula biologikoen askapen kontrolatuaren esparruan.

 Edorta Santosen ibilbidea

Edorta Santos UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzia Sailaren Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Arloko NanoBioCel ikertaldeko kidea da 2006ko urritik, eta José Luis Pedraz, Rosa Mª Hernández eta Gorka Orive doktoreen zuzendaritzapean lan egiten du. Gainera, 2007ko abendutik, CIBER-BBN Bioingeniaritzaren, Biomaterialen eta Nanomedikuntzaren arloko Sareko Ikerkuntza Biomedikorako Zentroko kidea ere bada.

Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimikako lizentzia lortu ondoren, “Farmakologia. Medikamenduen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala" unibertsitate masterra egin zuen. Doktorego tesiarekin, bikain cum laude nota eta nazioarteko aipamena jaso zituen. Nazioarteko argitalpen batzuk kaleratu ditu bere arloan lider diren aldizkarietan, eta hiru hilabete eman zituen Harvardeko Unibertsitatean

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide