Alea FM 2016-02-16

Euskararen Agenda 2016ko ots. 17a, 07:50

Gasteizen hazi den emakume arabiar euskalduna ezagutu dugu gaur Mundutarrak Araban atalean. Mahanik aurreiritziak albo batera utzi eta arabiar kultura ezagutzeko gonbitea egin digu.

Haimaka Saltsan atalean Oihaneder Euskararen Etxeak antolatzen duen Ilunabarrean dantzan balfolk zikloa izan dugu solasgai. Ander Zabaletak gidatzen ditu dantza saio hauek eta lehenengo ziklo honen balorazio egin digu.
Arabatik ALEAra tartean Hiromi Yoshida japoniar euskaldunaren hitzak ekarri ditugu gogora eta amaitzeko Euskararen Agendaren laburpena.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide