EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, Podemos bigarren

Erredakzioa 2016ko ots. 16a, 12:04

Araban, EAJ eta Podemosen arteko berdinketa emango litzateke. Datuak Eusko Jaurlaritzaren Hauteskunde Autonomikoetarako Boto Aurreikuspenari buruzko txostenatik atera dira.

 Eusko Jaurlaritzak egindako Hauteskunde Autonomikoetarako Boto Aurreikuspenari buruzko txostenaren arabera, EAJk irabaziko lituzke Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak eta Podemos bigarren alderdia izango litzateke. EH Bilduk, ordea, bigarren postua galdu eta hirugarrenean kokatuko litzateke.

Horrela, EAJk 24 legebiltzarkide lortuko lituzke, egun dituenak baino hiru gutxiago. Podemosek 18 eserleku lortuko lituzke eta EH Bilduk 15, guztira 6 eserleku galduz. PSE-EEek bederatzi legebiltzarkiderekin geratuko litzateke, egungo 16tik zazpi galduz. PPk ere galduko lituzke eserlekuak, guztira zortzi lortuz. UPyD alderdiak Araban duen legebiltzarkidea galdu eta Ciudadanosek irabaziko luke.

Araban, EAJ eta Podemosen arteko berdinketa

Araban, EAJ eta Podemosen arteko berdinketa emango litzateke, inkestaren arabera, bakoitzak seina eserleku lortuz. Izan ere, EAJK, botoen % 22,3a lortuko luke, Podemosek, ordea,  % 21,3a. PPk bost eserleku izango lituzke, botoen % 17,3rekin eta EH Bilduk lau (% 17,1). PSE-EE hiru legebiltzarkide izango lituzke (% 11,8), eta Ciudadanosek bat (% 5).

Orokorrean, parte hartzea sei puntu igoko litzatekeela aurreikusi du txostenak, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan urtarrilaren 25etik otsailaren 2ra bitartean egindako 2.310 inkestatan oinarrituta dagoena.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide