Arabako 69 ondasun immatrikulatuak itzultzea eskatuko dio EH Bilduk Apezkikutzari

Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 11:53
Google Maps

“Edonork lehen aldiz jabetza-erregistroan bere izenean jartzeko ondasun bat frogak eta lekukoak aurkeztu behar ditu baina Eliza Katolikoaren beste salbuespen bat egin da”, azpimarratu du EH Bilduko batzarkideak Luis Salgadok.

 Araba osoan zenbatu diren 60 ondasun immatrikulatuak itzultzea eskatuko dio EH Bilduk Apezkikutzari Arabako Batzar Nagusietan

1978. urtez geroztik eta 2015era arte egindako immatrikulazioak direla jakinarazi du EHBilduk. Aznarren gobernuak Lege Hipotekarioa aldatu zuen eta horri esker Apezpikuaren jabegoa demostratzen zuen inolako dokumentaziorik aurkeztu gabe, Eliza Katolikoak erregistroan bere izenean jar zezakeen edozein ondasuna. “Edonork lehen aldiz jabetza-erregistroan bere izenean jartzeko ondasun bat frogak eta lekukoak aurkeztu behar ditu baina Eliza Katolikoaren beste salbuespen bat egin da eta azken urte hauetan bereak ez ziren hainbat ondasun eskuratu ditu”, azpimarratu du EH Bilduko batzarkideak Luis Salgadok.

 

Eliza, baseliza eta parrokiaz gain, Apezpikutzak Araban zehar kokatuta dauden zenbait apaizetxe, eskola zahar, baratze eta larre jarri ditu bere izenean. EH Bilduk arreta jarri du azken immatrikulazioan. Izan ere, Betolatzan 2015eko uztailaren 6an Apezpikuak larre bat eta bi eraikin erregistratu zituen, legea onartu eta egun gutxi batzuk pasa ostean. Bernedon aldiz, lege berria indarrean sartu baino 20 egun lehenago Okongo baselizaren inguruan dauden 5 larre bere izenean jarri zituen Elizak.

 

EH Bilduk azaldu bezala, 1978urtetik baino lehenagoko egoerara itzuli behar da eta berriro immatrikulatzeko asmoa izango balu, legeak dioen bezala egin dezan banan banan era publikoan eta nabarian, hirugarren batzuk izan zitzakeen eskubideak kontuan harturik. “Apezpikuak operazio hau azpikeriaz eta gauez martxan jarri duela ematen du; horren ondorioz, orain udalerri eta kontzejuei beraiena izan eta urteotan zehar mantendu dutena berreskuratzeko aukera eman behar die”, laburbildu du Salgadok.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide