Arabarrek 2.208 tona baino gehiago utzi zuten iaz edukiontzi urdinetan

Erredakzioa 2016ko ots. 9a, 08:01

 Araban edukiontzi urdinak kudeatzeko 226.303 euro bideratuko ditu Aldundiak. Añanako Gatz Harana Fundazioarentzat  561.000 euro izendatu ditu gaur Diputatuen Kontseiluak.

 2015ean Arabako herrietako biztanleek 2.208 tona paper eta kartoi utzi zituzten edukiontzi urdinetan. Ildo horretan, gaur Diputatuen Kontseiluak ospatu duen bilkuran onartu du guztira 226.303 euro esleitzea Contenedores Escor Vitoria SL enpresari, 2016ko urtarriletik maiatzera arte Arabako Lurralde Historikoan (Gasteizko udalerrian izan ezik) paper eta kartoia gaika biltzeko zerbitzuarengatik. Horri 316.824 euro gehitu behar zaizkio, 2015eko ekainetik abendura arte emandako zerbitzuengatik Aldundiak ordaindu zituenak.

Horrela, guztira 543.127 euroko inbertsioa egingo du Aldundiak, edukiontzi urdinean utzitako paper eta kartoia biltzeko. Kostu horiek edukiontzi bakoitzetik bildutako paper eta kartoi guztia Ali-Gobeon kokaturiko birziklatze lantegiraino garraiatzearenak dira.

 

 561.000 euro Gatz Harana Fundazioarentzat

Gaurko bilkuran ere, Añanako Gatz Harana Fundazioara 2016. urtean 561.000 euro bideratzea erabaki du Diputatuen Kontseiluak, Fundazioak gauzatuko dituen jardueretarako, hala gatza produzitzeko guneak zaharberritzeko nola ingurua sustatzeko. Horrela, iaz baino 11.000 euro gehiago izango da.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide