Familia irteerak Geu elkartearekin

Erredakzioa 2016ko ots. 8a, 17:50

Araba euskaraz ezagutzeko Familia Irteerak izeneko ekimena antolatu du GEU elkarteak aurten lehendabiziko aldiz; umeek euskara eskola ez den jarduerekin eta aisialdiarekin lotzea nahi dute eta dagoeneko egutegia osatu dute.

GEU Elkarteak hilean behin antolatzen dituen Igandeak Jai egitasmoaz gain, aurten hilero familia euskaldunentzat irteera edota ekintza berezia antolatu du. Araba ezagutzeko Familia Irteerak izeneko ekimenaren bitartez umeek euskara eskola ez den jarduerekin lotzea lortu nahi dute eta bide batez familia transmisioa bermatu.

Zuriñe Gil GEUko kideak ALEA-Fmri eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez aisialdiaren eta euskararen arteko harremana indartu nahi dute eta esparru horretan eragin. "Familia irteeren ideia martxan jartzeko aurrekariak bagenituen, iaz saiakera batzuk egin genituen ikusteko jendearen erantzuna eta oso ondo atera ziren".

Edonork parte har dezake familia irteeretan beti ere euskaraz komunikatzeko gaitasuna izanez gero. Bestalde normalean doakoak izaten dira "eta saiatzen gara doakoak antolatzen, baina egia da askotan mugatuta gaudela aurrekontuarekin" azaldu du Gilek. Urtarriletik ekainera arteko egutegia prestatu dute. Lehen irteera Principal antzokira egin zuten.

 

Hurrengo irteerak

Otsailak 13: Zalduondo

Herria bisitatu eta museoan bisita gidatu bat egingo dute, Lurdes Lekuonaren eskutik.

Martxoak 12: Ozeta

Garaionen sukaldaritza tailerra egingo dute.

Maiatzak 7: Asparrena

Atxipi mendi taldearekin batera.

Erlazionatuak

[FAMILIA IRTEERA] Zalduondo

Erabiltzailearen aurpegia Gasteizko Mintzalaguna 2016 urt 25 Lautada   Zalduondo

OZAETA: Garaion Sorgingunean AUZOLANA

Euskararen Agenda 2016 urt 08 None

ASPARRENA: Atxipi [UMEENTZAKO TXANGOA]

Euskararen Agenda 2016 urt 08 None

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide