Askapenako bost auzipetuak absolbitu egin dituzte

Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 12:14

ETAren eta nazioarteko erakundeen arteko elkarlana egitea egotzita epaitu dituzte, baina epaileek ez dute harreman hauek berresten duten frogarik aurkitu. Absolbituen artean, Walter Wendelin gasteiztarra aurkitzen da.

Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboa Askapenako bost kideak absolbitu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Urriaren 19an hasi zen Askapenako kideen aurkako epaiketa Madrilen, ETAren eta nazioarteko erakundeen arteko elkarlana egitea egotzita. Horregatik, sei urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Fiskaltzak. Orain, Javier Martínez Lázaro, Nicolás Poveda eta Fermín Echarri epaileek Askapenako kideen absoluzioa adostu dute, ez baitute harreman hauek berresten duten frogarik aurkitu.

 

Epaiketa hasi aurretik, orain absolbitu duten Walter Wendelin gasteiztarrarekin hitz egiteko aukera izan zuen Aleak. Orduan, epaiketa Euskal Herriko beste epaiketa guztien testuinguru berean kokatu zuen, honakoa ere "astakeria bat" zela aitortuz. "Inork ez, inolako aditurik ezta abokaturik ere ezin dizu esan nola amaitu daitekeen, ezta akusazio guztiak ikasita ere. Beraz gure ikuspegitik sententzia, emaitza, erabat ausazkoa izango da". 

Orain, epaileek auzipetuak absolbitu dituzte eta Askapenako kide Unai Vazquezek Info7 irratian adierazi bezala, "internazionalismoa bultzatzen jarraituko dugu".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide