Gasteiz eta Loiuren arteko autobus zerbitzua ezartzea aztertuko du Aldundiak

Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 11:48

2016ko uda baino lehenago ezartzea da helburua. EH Bilduk egin zuen proposamena mozio baten bitartez eta gaur, Batzar Nagusietan PSE eta EAJrekin erdibideko proposamen bat adostu dute.

 

Gasteiz eta Loiuren arteko autobus zerbitzua ezartzea aztertuko du Arabako Foru Aldundiak. EH Bilduk egin zuen proposamena mozio baten bitartez eta gaur, Batzar Nagusietan PSE eta EAJrekin erdibideko proposamen bat adostu dutela azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. Hiru hilabeteko epean amaituta egon beharko da eta ondoren, Mugikortasuneko Foru Sailak ondorioak aztertuko ditu. Helburua 2016ko uda baino lehenago ezartzea da. Dagoeneko inguruko beste hiriburuek badute horrelako zerbitzu bat.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide