Adinekoentzako egoitzen erabiltzaileei arreta hobetzeko hitzarmena

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 10:40

Arabako Foru Aldundiak Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin sinatutako akordioaren ondorioz, foru ekipamenduetan dauden adinekoen datu klinikoak berehala egongo dira egoitzetako medikuen eskura.

 

 

 Arabako Foru Aldundiak hitzarmen bat sinatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin, partekatuta erabili ahal izateko gaixoen historia klinikoa; hain zuzen ere, lurraldeko adinekoentzako egoitzen erabiltzaile diren pertsonen historia klinikoa. Hitzarmena abian jartzen denean, foru ekipamenduetan dauden adinekoen datu klinikoak berehala egongo dira egoitzetako medikuen eskura. Era berean, mediku horiek gaixoen osasunari buruzko datu gehiago sar ditzakete Euskal Osasun Zerbitzuak kudeatzen dituen historia klinikoetan.
 

Azken finean aurrerapauso oso garrantzitsua da medikuek darabilten informazio medikua azkar eskuratzeko, eta horrek kalitate handiagoa emango dio zerbitzuari eta bikoiztasunak saihestuko dira, Beatriz Artolazabal Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak esan bezala.

Adinekoei tratu txarrei aurre hartu

 Horrez gain, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak lankidetza konpromisoa izango du etorkizunean, adinekoei tratu txarrak eman eta haien ekonomia egoera larriari aurre hartzeko, eta baldin eta egoera horretan badaude egoera hori antzemateko prozedura hobetzeko.

 Arabako Foru Aldundiak prozedura bat taxutuko du, adinekoei kalte fisikoak eragitea saihestea helburu izango duena; baita haien ekonomia egoera larria ere.

Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak gogorarazi duenez, prozedura horiei heltzeko, Arabak Zuian egin den proiektu pilotu batean lagundu du.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide