Garoñaren aurkako ekintza “instituzionala eta soziala”, martxoaren 19an

Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 10:40

Garoña berriz zabaltzeko erabakia atzeratu zuen atzo Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak.

Arabako Batzar Nagusiek Garoñako zentral nuklearraren balizko irekieraren aurkako ekintza “instituzionala eta soziala” egingo dute martxoaren 19an. Hala erabaki zuten Batzarretako talde guztiek, PPk salbu, azaroaren 29an onartutako mozio baten bidez, non zentral nuklearraren “behin betiko” itxiera eskatzen zuten.

Izaera “instituzionala eta soziala” izango duen ekintza ospatzeko urratsak ematen hasi dira Aldundian, izan ere, airean dago oraindik 2012tik itxita dagoen Garoñako zentrala berriz zabaltzeko aukera. Atzo Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN) zentrala berriz zabaltzeko Nuclenorrek egindako txostena aurkeztu zuen atzo, baina azkenik, erabakia beste bilera baterako utzi dutela iragarri du CSNk. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide