Inguruko Gaietarako Ikastegiak 40 jarduera antolatu ditu negurako

hirinet 2015ko abe. 15a, 01:00

Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaieterako Ikastegiak (IGI) 40 jarduera antolatu ditu negurako, abenduaren 22tik martxoaren bukaerara arte.

 

Eskaintzak erakusketak (Ataria interpretazio zentroan), ingurumen kulturarekin lotutako hitzaldiak eta familientzako jarduerak barne hartzen ditu. Hauek Ataria zentroan eta baita hiriko zenbait lekutan ere egingo dira.

 

Programan hiru erakusketa aurkituko ditugu: European Wildlife Photographer of the Year (abenduaren 22tik urtarrilaren 24ra), Mikel Arrazolaren Biodibertsitatea etxetik km batera (otsailaren 2tik martxoaren 6ra) eta Joseazul eskultorearen Inguruan dabiltzan izakiak (martxoaren 15etik apirilaren 17ra).

 

Ingurumenarekin zerikusia duten hitzaldiak, lantegiak eta ikastaroak ere antolatu ditu IGIk. Lantegien artean bizikleta mekanikari loturikoak nabarmentzen dira, Bike Stationen:parte-hartzaileek bizikleta zuloak konpontzen, balaztak doitzen, katea koipeztatzen eta beste ikasiko dute. Orobat, gai hauei buruzko lantegiak antolatu dira: kosmetika jangarria, hiri baratzeen diseinua, naturako aztarnak ezagutzea eta landa-koadernoak egitea. Natur ibilbideak ere eskainiko dira: Salburuko animaliak ezagutzea, Salburuko baso-igel jauzkaria, Zabalganako hontz ertaina...

 

Familientzako jardueren barruan “Berdeguneak, leku isilak” eta Hezeguneen Mundu Egunarekin lotutakoak aipa daitezke. Egun hori dela eta, Ataria esku-txontxongiloen ikuskizuna antolatu du, hiru ipuinez osatua. Zabalganeko basoan, Olarizuko lorategi botanikoan eta gizarte etxeetan ere antolatu ditu jarduerak Ingurugiro Gaietako Ikastegiak.

 

Jardueretan parte hartu nahi dutenek abenduaren 17tik aurrera eman dezake izena, udalaren web-orrian, Atarian, 010ean edo gizarte etxeetan.

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren jardueren agenda, 2016ko negua

 

Informazio gehiago: Ingurugiro Gaietako Ikastegia, Ataria eta Eraztun Berdea

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide