Oihaneder Euskararen Etxeak bere lehenengo urteurrena ospatuko du ostegunean

hirinet 2015ko urr. 13a, 02:00

Oihaneder Euskararen Etxeak 2014ko urriaren 14an ireki zituen  ateak. Gasteizko euskal eragile, euskaltzale, kulturgile eta kultura zaleen etxea izan nahi du. Urte honetan zehar hizkuntzak dituen funtzio ezberdinen araberako askotariko ekintzak antolatu dira. 8.000 pertsona inguru hurbildu dira urtarriletik hona Oihaneder Euskararen Etxera.

 

Ikasteko Hitz adina mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa eta UEUrekin antolatutako ikastaro eta mintegiak. Ikusteko Rockomikiak eta Bertatik Bertara erakusketak eta Kortxeak eta krispetak musika lorategian eta zinema harresian zikloa. Entzuteko Eskilarapeko soinuak musika zikloa eta Udaberri jaia hizkuntza gutxituen musika jaialdia. Sortzeko Sortegia izeneko sormen-ikastaroak eta dantzatzeko Ilunabarrean dantzan balfolk eta euskal dantzen zikloa. Galdetzeko SolasALEAn izeneko elkarrizketa irekiak, ALEA aldizkaria eta Hirinet atariarekin

elkarlanean antolatutakoak. Parte-hartzeko Gasteiztarrak arraun the world argazki lehiaketa… eta beste hainbeste.

 

Etorkizunera begira “orain arteko lana egonkortzea eta proiektua ezagutzera ematea” da Oihaneder Euskararen Etxearen erronka. “Era berean, egitasmoari osotasuna emango dion Gasteizko Kafe Antzokia legegintzaldi honetan errealitate bihurtzea ere bilatuko da, Udalarekin adostuta eta ahalik eta eragile eta jende gehien parte hartuko duen hausnarketa kolektibo batetik abiatuta”, adierazi dute Euskararen Etxeko arduradunek.

Urteurrena ospatzeko, urteko antzerki-laburpena egingo da Kuku Bazar Gasteizko antzerki konpainiaren eskutik. Ospakizuna urriaren 15ean izango da 20:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean.

 

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide