Europak Koroatze auzoa berritzeko planari bultza ekonomikoa emango dio

hirinet 2015ko ira. 17a, 02:00

Europar erakundeek Koroatze auzoa berritu eta sustatzeko proiektuari ia 11 milioi euroko bultzada ekonomikoa emango diote.

 

Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Udalarekin elkarlanean, sustatu duen proiektu honen helburuak eraginkortasun energetikora begira etxebizitzen biziberritzea ahalbidetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea dira. Horretarako 50 urte baino gehiago dituen auzo hau berritzeko proiektuak 30 milioi euro inguruko aurrekontua izango  duela aurreikusten da; horietatik, 11 Europar Batzordeak jarriko lituzke eta gainerakoa Eusko Jaurlaritzak eta Udalak. Izan ere, Koroatze auzoko bizilagunek ere kostuaren zati bat hartu beharko dute bere gain. Zehazki, proiektuaren gastuaren %30a ordaindu behar dute edo beste modu batera esanda, gutxi gora behera, etxebizitza bakoitza berritzeak kostatuko dituen 20.000 euroen erdia. Horretarako, hilean 85 euro ordaindu beharko dituzte, hamar urteren buruan.

Guztira, 700 etxebizitza inguru berritzea aurreikusten du proiektuak. Horrela, fatxaden estaldurak hobetuko dira, biomasa berogailu sistema instalatzeko aukera aztertzen ari dira eta horrez gain, mugikortasuna hobetzeko eta teknologia berriak ezartzeko jarduerak garatuko dituzte.

Vitoria-Gasteizek Tartu (Estonia) eta Sodeborg (Danimarka) hiriekin batera eskatu du Europako laguntza hau.


 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide