Bidezko merkataritza sustatzen ari da Bider 0 kanpaina

hirinet 2014ko urr. 30a, 01:00

Bidezko merkataritza gero eta integratuagoa dago gure gizartean Bidezko Merkataritza Patzuergoak hainbat ekimen desberdin sustatzen dituelako. 

Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermon eta SETEM Hego Haizea GGKE-ak Partzuergo hori osatzen dutenak dira, beti ere Gasteizko Udalaren babesarekin.

 

Partzuergo honen helburua gizartea sentsibilizatzea eta bidezko merkataritza ezaguna egitea da. Horretarako, hainbat ekintza sustatzen dira. Adibidez, udal eraikinetako kafe makinek eskaintzen duten kafea bidezko merkataritzakoa da. Horretaz aparte, sentsiblizazio hori lortzeko helburuz, hainbat sentsibilizazio-kanpaina egin dira, haien artean, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna.

 

Aipatutako bidezko merkataritzaren produktu eskaintza handitzeko, Gasteizko Udalaren Garapenerako Laguntza sailak, Sustapen Ekonomikorako Zerbitzuak eta bidezko merkataritzaren partzuergoak Ekintza Plan bat sortu dute. Hau sustatzeko sortutako azken kanpaina hurrengoa izan da: Zeroz biderkatzen du: desberdintasuna, haurren ustiapena, bidegabekeria eta ingurumenerako mina. Kanpaina horrekin ere tokiko eta auzoko merkataritza sustatu nahi da.

 

Nahiz eta bidezko merkataritzako produktuak dendetan saltzea oraindik ez dagoen guztiz normalizatuta, momentuz saltzen diren produktuak harrera ona izaten ari dira. Bider 0 Udal Kanpaina Gasteizko 16 establezimenduetan presente dago; establezimendu horiek kanpainarako sortutako irudi zehatz batekin identifikatu ahal dira.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide