1.700 lasterkari inguruk parte hartuko dute igandean ospatuko den Vitoria-Gasteiz triatloian

hirinet 2014ko uzt. 8a, 02:00

Datorren igandeak, hilak 13, 'Triatlon Vitoria-Gasteiz' goi-mailako triatloi proba izango da Araban.

 

Aurreikusten denaren arabera, proba horretan munduko bazter guztietatik etorritako 1.650 kirolarik hartuko dute parte, Arabako zirkuituaren kalitateak erakarrita.

Guztira, 900 atletek parte hartuko dute Ironman proban eta beste 750 aurten konpetiziora gehitu den disziplina berrian. Izan ere, zirkuitu berriak bi proben baterakuntza sustatzeko aukera zabaltzen du.

Iroman probak 3.8 kilometro igeriketan, 180 kilometro bizikletan eta 42.195 kilometro maratoi lasterketa osatzen dute. Erdi-Ironmana, berriz, 1.9 kilometro igeriketan, 94.5 kilometro bizikletan eta 21 kilometro atletismo lasterketan.

Gasteizko triatloi proba horri Uribarri Ganboako urtegian emango zaio hasiera. Bioaniztasun erreserba garrantzitsu honetan igeriketa atala burutuko da. Bizikletaz egin beharreko ibilbidea Arabako Lautadako paisaia ikusgarrietatik igarotzen da, hala nola, Elgeako mendilerroatik edota Donejakue Bidetik. Bukatzeko, lasterketa zatia Gasteizko ingurutan emango da probaren amaiera Plaza Berrian kokatuz.  

 

Informazio gehiago: Triathlon Vitoria-Gasteiz Half & Iron

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide