Herriko bizilagunek, kultur eta kirol elkarteek eta udalak elkarlanean antolatutako ekimenaren helburua inguruko ondarearen elementuak ezagutzera ematea da, baita bertan bizi direnen harremanak sendotzea ere. Horretarako, Bergantzungo dorretik, Lanoseko gaztelutik eta Zabalateko gaztelutik igaroko den 8 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Indarrak hartzeko bazkaria eskainiko dute, Sukalki jatetxeko Luis Angel Plagaroren laguntzarekin. Umeentzako ekintzek eta kontzertuek osatuko dute egun horretarako programazioa.
Informazio gehiago: Gazteluen Eguna 2014