Bularretako minbiziaren kontra borrokatzeko urtero antolatzen den lasterketa ekainaren 8an ospatuko da eta aurten, aurreko urteetako arrakasta ikusirik, 1.000 leku gehiago eskainiko dituzte; guztira 5.000 zenbaki banatuko dira. Central Lechera Asturiana eta DKV enpresak dira ekitaldiaren antolatzaileak eta Bartzelona, Valentzia edo Sevilla bezalako hiriburuetan antolatu ohi dute emakumeen lasterketa hau, urtez urte arrakasta itzela lortzen duena.
Aurtengo ibilbidea bost kilometrokoa izango da eta parte hartzaileek korrika eginez zein oinez egiteko aukera izango dute, helburua parte hartzea baita.
Izena emateko: www.carreradelamujer.com edo Gasteizko Oysho dendetan.
Irudia: Felix Sanchez Arrazola