Kaleratzeak Gasteizko errokodromoetara ere iritsi dira

hirinet 2014ko mar. 26a, 10:00

Gasteizko errokodromokoetako langileek Aiteko Management  enpresak zerbitzuaren kudeaketaren arduradun egin denetik bizi duten lan egoerak okerrera egin duela salatu dute.

 

Ariznabarra zein Hegoalde gizarte etxeetako eskalada monitoreek “enpresa berriak inposatu nahi dituen lan baldintza berriak onartzeko mehatxuak erabili izana” salatu du. Honez gain, hilero soldata atzerapenarekin jasotzen dutela kritikatu dute. “Ez da hilabete bat ere egon nomina lehen 7 egunetan jaso duguna”, gaineratu dute. Egoera larria bizi duten arren, eskalada monitoreek “ardura eta profesionaltasuna” indartzeko erabaki tinkoa hartu dute, Aiteko enpresarekin dituzten arazoek eskaintzen duten zerbitzuan eraginik izan ez dezaten.

 

Horiek horrela, Aiteko enpresak mehatxuak egi bihurtuko dituela ohartarazi dute errokodromoetako langileek, izan ere, martxoaren 31n lehen bi kaleratzeak burutuko dira. Egoeraren larritasunak, beraz, bestelako erabakiak hartzera eraman ditu eta, aurrerantzean, bizi dute egoeraren berri emateaz gainera, jendartearen laguntza eskatzen dute.

 

Horretarako, change.org eskaerak egiteko plataformaren bitartez, udaletxean aurkezteko sinadura bilketa abiarazi dute. Monitoreen ustetan, udala baita arduradun nagusia eta “gure arazoei irtenbidean eman diezaiokeena”.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide