Beheranzko bidean

hirinet 2014ko mar. 18a, 09:39

Alavesek maila mantentzeko bidean atzerapauso nabarmena eman zuen larunbatean Mendizorrotzan, Mirandesen aurka 0-2 nabarmen galduta.

 

Emaitza hobea espero zuten zaleek larunbatean, mantentze bidera begira norgehiagoka garrantzitsua baitzen larunbatekoa, Mirandes 2.b maila ekiditeko borrokan baitzen, Alaves bera lez.

 

Alaves gogotsu hasi zen, baloia motzean jokatzeko nahiaz baina gorritxoek presio itogarria dela medio, zuriurdinen nahiak galarazi zituzten laster. Zalantzak sortu zituen taldeak eta erraz atzeman zitekeen Mirandakoen lehen gola. Berdeneguko aldamen batetik etorri zen aurrenekoa, bigarren zutoinean jarri zuen erdiraketa Muñizek eta Corral atzelariak sekulako errematea egin zuen, baloia sarean kokatuz eta bere taldea aurreratuz, 26. Minutuan zehatz-mehatz. Behin kolpea jasota taldearen dinamika ez zen ezertan aldatu eta bere horretan jarraitu zuen Mirandesek, neurria ondo hartua baitzion etxekoei. Lehengo zatiko bi momentu positibo bakarrak Nano eta Vigueraren erremateak izan ziren, baina langa gainetik atera ziren bi zartakoak. Bestalde, polemika ere egon zen, Stevanovici ustezko penaltia egin baitzioten.

 

Bigarren zatikoa, beste kontu ezberdin bat izan zen, taldeak berriro erasotzera ekin baitzion baina lehenengo minutuetan emandako irudi ona ispilatze hutsa izan zen, 59. minutuan epaileak Guzman txartela gorriaz kanporatu baitzuen, honek Mirandeseko Pablo Infanteri eginiko erasoa zela medio. Honakoa, are eta nabariagoa izan zen gainbehera bideranzko gakoa izan zen.

 

Alaves beraz, azken aurreko postuan dago orain, mantentze postuetatik 5 puntura. Hurrengo partidak finaltzat dauzka talde zuriurdinak. Hurrengoa Bartzelona B-ren aurka etxetik kanpo, arratsaldeko 6etan, Sport 3 katean ikusgai.

 

Egilea: Unai Abalos

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide