Muelako hagina

hirinet 2014ko ots. 12a, 13:33

muelakohagina1Ez da txiste edo hitz-jokoa, benetakoa baizik. Korres eta Durruma Kanpetzu herrien arteko mendi-lepoan, Izki Parke naturalaren barnean, aldapan gora zoazela, hantxe aurkituko duzu hagin bakarti eta sendo samar bat.

Eta bidean gora bost minuturen buruan, Muela izeneko mendi-tontorra.


Parajea ezaguna da mendizaleen artean; eta ez da harritzekoa, ikuspegia ederra baino ederragoa delako. Toki gutxitan zabaldu daiteke begirada hemen bezala, ipar nahiz hego, mendi-haran-baso-arroilen segida amaigabean.


Hagin honen senidea izan behar du, nahitaez, Antoñana aldean Soila mendiaren magalean dagoen El Hagin famatuak. Tira, egin diezagun beste honi ere publizitate pixka bat. Izenak marketinerako ematen duela ezin da ukatu, behintzat.


 

muelakohagina2

 

 

Egilea: Martin Rezola

 

 


 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide