Menditour, Mendi Film Festivaleko onena Gasteizen

hirinet 2014ko urt. 29a, 13:00

menditour_gasteiz_txikiAurten ere Gasteizen hasiko da Menditour Bilboko Mendi Film jaialdiaren onena biltzen duen zikloa.

Mendia eta abentura ardatz dituen nazioarteko zinemarik onena ikusgai izango da Vital Kutxaren Fundazio Aretoan urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n, Estadio Fundazioaren eskutik.


Guztira, zortzi izango dira proiektatuko dituzten filmak. Horien artean, bostek Bilboko Mendi Film Festivalaren azken edizioan saria jaso zuten, besteak beste, ‘Cerro Torre’, mendiko filme onenaren saria jaso zuena. Horrekin batera, laburmetrai onenaren saria jaso zuen ‘Cascada’, gidoi onenaren saria jaso zuen ‘Art of Freedom’, kirol eta abenturazko filmik onenaren saria jaso zuen ‘Steps’ eta eskaladako filmik onenaren saria jaso zuen ‘The Sensei’ izango dira ikusgai.


Mendi Tourrek eskainiko dituen zortzi lan hauek jatorrizko bertsioan emango dira; horietako hiru, ‘Cascada’, ‘Crossing theice’ eta ‘Valhalla’, alegia, euskarazko azpitituluekin. Izan ere, antolakuntzak jaialdian euskararen presentzia areagotzeko ahaleginak egiten ditu urtero eta oraingoan, Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntza estrategikoa ematea xede duen Zineuskadi elkartearen kolaborazioa izan du.


Noiz? Urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n, 19.00etan

Non? Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Dendaraban)

Sarrerak: 4 euro (Estadioko bazkideentzat 3, Estadioan bertan hartuz)

Sarrerak salgai: Estadio Fundazioaren sarreran edo jaialdia ospatzen den egunetan Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (18.15etik 18.55era)

 

menditour_gasteiz2_2014

 

Informazio gehiago: Mendi Film Festival

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide