Iparpolo taldea Espainiako Curling Txapelketan garaile

hirinet 2014ko urt. 27a, 17:38

iparpoloIparpolo Curling Clubeko Sergio Vezek eta Irantzu Garciak osatutako bikoteak urrezko domina irabazi du Espainiako Curling Txapelketan, Bikote Mistoen modalitatean.

Txapelketa Jacan ospatu da urtarrilaren 24tik 26ra.

 

Finala, Victor Miretek eta Leire Otaegik (Donostiako Txur Berri Cluba) osatutako bikotearen kontra izan da. Partida fisikoki zein teknikoki zorrotza izan da. Hala ere, bikote gasteiztarrak laugarren sarreratik aurrera menperatu du norgehiagoka hau 8-3ko emaitza lortuz.

 

Esan beharra dago, sari hau zazpigarrena dela Iparpolo taldearentzat eta ondoz ondoko bosgarrena.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide