Bioeraikuntza, paperez

hirinet 2014ko urt. 10a, 11:14

liztor-habia1Baina, baina, nori bururatu ote zaio Gabonetako apaingarritarako bola bat jartzea Maria Maeztu parkeko zuhaitz horren adarraren puntan, puntaren puntan?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Et, et, beste zerbait dirudi…

 

liztor-habia2

 

 

 Hara! Liztor-habia, paperezkoa! Ez neguko haizeteek, ez euri zakarrak, ez diote etxetxo bikain horri bat ere kalterik egin, antza. Baina orain hutsik dago, ez dago inor barruan, eta inork ez du berriz erabiliko. Horko liztor erregina beste nonbaiteko zulotxoren batean dago ezkutatuta, datorren udaberrian kolonia berri bat (eta habia berri bat) sortu arte.

 

liztor_habia3

 

 

Egilea: Martin Rezola

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide