'Irudidunak' ilustrazioari eta berdintasunari buruzko proiektua Montehermoson

hirinet 2013ko abe. 12a, 12:54

irudiduna

Irudiak, gure hezkuntzan garrantzia handia izan duten elementuak dira; gure bizitzan irudiek balore asko transmititu dizkigute; nola jokatu behar dugun, gure jarrerak, portaerak, ditugun aurreikuspenak...

 

Abenduaren 13tik aurrera Montehermoso kulturunean ikusgai izango den 'Irudidunak' proiektuaren helburua irudien bidez neska- mutilen eta gizon- emakumeen arteko ezberdintasunak desagerraraztea da. Horretaz gain, hainbat emakume ilustratzaileen lana erakutsi eta baloratuarazi nahi da.


'Irudidunak' proiektuan hainbat tailer eta eginkizun antolatuko dira. Elena Odriozola ilustratzailearen erakusketa bat egongo da abenduaren 13tik urtarrilaren 14ra arte, bertan Odriozolaren ilustrazio lana erakutsiko da, Juan Kruz Igerabide idazlearekin batera proiektu batean aurkeztu zena, 'Eguberria. Tradiciones, canciones y cuentos navideños del País Vasco' izeneko liburua izan zuena emaitzatzat.


Erakusketaren inaugurazioa abenduaren 13an izango da 20.00etan, Elena Odriozola ilustratzailearen eta Gustavo Puerta literatur kritikoaren hitzaldi batekin. Hitzaldia Elena Odriozolaren obra ezagutarazteko izango da.


Abenduaren 19an, 19:00etan, Ortuño aretoan, Mikel Ayerbek (EHUko euskal literatura garaikideko irakaslea eta umeentzako literatura ilustratuan aditua) hitzaldia emango du umeen literaturako ilustrazioen garrantziari buruz, neska-mutilen arteko berdintasun baloreak erakusteko orduan.


Hitzaldi hauetaz gain, tailerrak ere antolatuko dira, pertsona gazte eta helduentzako ilustrazio tailerrak alde batetik eta 8-11 urteko umeentzako tailerrak bestetik. Sarrera dohainik izango da, hala ere tailer bakoitzean 12 pertsonak izena eman dezakete gehienez jota.Helduentzako tailerrak, abenduaren 11n eta 12an izango dira 10:15etatik 14:00ak arte. Umeen tailerrak berriz, abenduaren 21ean (18:15-19:45) 22an (12:00-13:30) 27an ( 18:15-19:45) 28an ( 18:15-19:45) eta urtarrilaren 3an eta 4ean (18:15-19:45)


Informazio gehiago: Montehermoso kulturunea

 


 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide