Alavesek harremanak hautsi ditu Athletic-ekin

hirinet 2013ko aza. 4a, 09:25
alaves_logoaZurrumurruak egi bihurtu dira azkenean, Alavesek kirol zein harreman instituzionalak apurtzea erabaki du Athletic talde bizkaitarrarekin. Erabaki hori hartzearen arrazoi nagusia, Athletic-ek klub gasteiztarreko harrobiko jokalarien formakuntzaren aurrean erakutsitako portaera onartezina izan da.

 

Izan ere, Athletic-eko teknikoak diren Tomás Balbás eta Andrés Garai-ek, eskutitz bat bidali zieten Aurrera talde gasteiztarreko jokalariei zein gurasoei, bertan Alaves-eko jarraitzaileen aurkako irain eta mehatxuak luzatzen zirelarik. Eskutitz horretan eurekin jarraitu nahi zuten ala ez galdetzen zitzaien, baina horrez gain, Alaves-ek zuri-gorriei entrenatzen zuten instalakuntzetatik botatzeko zenbait ekintza burutu dituela ere aipatzen zen, besteak beste.


Honek guztiak, Alaves-en haserrea eragin zuen eta Josu Urrutia Athletic-eko presidentearekin harremanetan jartzen saiatu ziren, nahiz eta saiakera honek arrakastarik ez izan. Aldiz, Urrutia jaunak Athletic-en interesen alde jardungo zuela esan zuen.

Bestetik, aipatzekoa da Alaves Araban izaten ari den hazkundea eta harrobiko futbolean burutzen ari diren lana, egun guztira 36 klub eta 4.000 gazte biltzen dituelarik.


Azkenik, esan Alaves-ek ez duela inolaz ere baztertu gai hau epaitegietara eramatea, bere izen ona eta interesak defendatzeko asmoz.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide