Gasteiz Hiria XIV. herri lasterketa ospatuko da igandean

hirinet 2013ko urr. 30a, 16:09
herri_lasterketa1314. urtez jarraian, Gasteizko Euskarri Kirol Elkarteak eta EH Kirolak GASTEIZ HIRIA herri lasterketa antolatu dute igande honetarako. Lasterketa 10 kilometrotakoa izango da, goizeko 11etan hasita, absolutu eta helduen kategorietan. Hori baino lehenago, 10:30etan, IVEF ondoan Bixen Fernandez Herrerori omenaldia egingo zaio.

 

200 bat lagunek eman dute izena orain arte, eta aurreko urteetako joerak ikusita azken egunetan gehiago izatea aurreikusten dute antolakuntzatik.Ibilbideari dagokionez, Dato kalean izango dira irteera eta helmuga eta tartean honako kaleetatik igaroko da: San prudentzio, Florida, Dato, San Prudentzio, Florida, Corazonistas kalea, Unibertsitate etorbidea, Justo Velez, Nieves Cano, Batan pasealekua, Mendizabala, Lasarteko ataria, Olabide ikastola, Malizaheza kalea, Santuaren ondoan, San prudentzio etorbidea, Maite Zuñiga,  Lasarteko ataria, Mendizorrotza, Frai Francisco de Vitoria, Senda, Corazonistas, Nieves Cano, San Antonio eta Manuel Iradier.

herri_lasterketa2013kartela

 


Izen emateak:

- www.ehkirola.org edota Kirol Probak atarian

- Kirolak, Kebi Kirolak eta Gaikar Kirolak saltokietan


Prezioa: 13€-koa da aurrez eta 15€ egunean bertan

Epea: azaroaren 1ean gaueko 12:00etan amaituko da.


Informazio gehiago: Euskal Herria Kirola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide