Javier Dominguezek 3. postua eskuratu du Mont-Blanc-eko Ultra-Trail proban

hirinet 2013ko ira. 17a, 10:01

montblanc1Abuztuaren 30ean munduan hain ezaguna den “Ultra-Trail du Mont-Blanc” mendi lasterketa ospatu zen eta bertan nazioarte mailako lasterkari hoberenak elkartu ziren euskaldunak tarteko, nahiz eta aurten Kilian Jornet eta Iker Karrera bezalako izen handiak bertan ez egon.

Proba honetan, partehartzaileek zailtasun ugari gainditu behar izaten dituzte helmugara iristeko, hauxe irteera lez Chamonix herrian kokatua dagoelarik: hotza, elurra, gaua, euria, haizea, nekea, oxigeno falta…Nahiz eta ibilbidean zehar anoa guneak egon, korrikalari bakoitzak bere autonomia pertsonala izan behar du.


montblanc2Bestetik, ibilbideari erreparatuz esan 168Km eta 9600m-ko desnibel positiboa  dituen lasterketa dela, alpeak inguratzen dituen hiru estatuetatik igaroaz: Frantzia, Italia eta Suitza hurrenez hurren.


Honela, lasterketa ospetsu honetan Javier Dominguez Ledo gasteiztarrak hirugarren postua eskuratu zuen, 21ordu 17minutu eta 38 segundutako denbora eginez, orotara irabazleak baino 48minutu gehiago:

 


1 - Xavier THEVENARD - FRA - 20:34:57

2 - Miguel Angel HERAS HERNANDEZ - ESP - 20:54:08

3 - Javier DOMINGUEZ LEDO - ESP - 21:17:38


Gasteiztar hau, urte biribila modu paregabean amaitzen ari da, izan ere, Gipuzkoako “Ultratrail ehunmilak” proban bigarren postua lortzeaz gain, “Ultra Trail Serra de Tramuntana” lehiaketan bosgarren postua eskuratu baitzuen. Aldiz, “Gasteizko 10 mendiak” proban garaipena erdietsi zuen.

 

 

 

 

montblanc3

 

 

 

 

 

 

 

 


Gauzak horrela, zorionik beroenak eman nahi dizkiogu, jarraitu horrela:

ZORIONAK JAVIER!!!!!!

 

Egilea: Mikel Villarrolain

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide