Araski emakumezkoen saskibaloi taldeak liga profesionalean jokatuko du

hirinet 2013ko abu. 19a, 11:02

araskiAraski, emakumezkoen Gasteizko saskibaloi taldeak, kategoria profesionalean jokatuko du aurten, estatuko bigarren lehiaketarik garrantzitsuena.

Nahiz eta berez igoeratik kanpo geratu, emakumezkoen saskibaloi ligaren egoera latzagatik posible izan da kategoria aldaketa eta liga jokatuko duten 24 taldeen artean egongo da talde gasteiztarra.


Liga irailaren 26an hasiko da eta Araskiren lehengo aurkaria CREF ¡Hola! madrildarra izango da. Gasteiz bisitatuko duen lehengo taldea, bestalde, Estudiantes izango da. Ligaren finala apirilaren 24tik 27ra izango da.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide