And the winner is...

hirinet 2013ko uzt. 30a, 09:44
challenge.vitoria.logoBada kirolari, hiritar zein atzerritarrei oilo ipurdiak sortarazten dizkien hiri bat; dotorea, berdea, kirolaria, elkartasun itzelekoa, handi bezain txikia… Honek jatorri asko izan ditzake, baina zin dagizuet oraingo honetan sentitzen dudan hotzikara honen arrazoia ez dela Siberiako hotza, ezta nire neskalagun kuttunaren muxu ederra ere, baizik eta igandean Challenge triatloian bizitako emozioen ajea.

Ikuskizun izugarria eskaini ziguten parte-hartzaile zein ikusleek, beste behin hiri zoragarri honen balio kalkulaezina munduari plazaraziz eta kirol ekitaldiak burutzeko hiri egokienetakoa dela agerian utziz. Izan ere, Gasteizen burutzen diren kirol ekitaldi guztiek goraipamen berezia merezi dute, baita hau guztia aurrera eramatea ahalbidetzen dutenek ere, eta nola ez, hiritarrek eta ikusleek.


Hiri berdean antolatu den kirol ospakizun bakoitza arrakasta bilakatzen da, alde batetik, hiriaren antolakuntza erak eta baliabideak eskaintzen dituen aukerengatik eta bestetik, hiria bera kirolaria delako, batzuk parte hartzen eta besteak animatzen.


Gisa honetan, urrezko hiruki honek, arrakastaz arrakasta, erronkaz erronka bideratuko du inolako mugarik antzematen ez zaion Gasteiz gure hiria.


ZORIONAK GASTEIZ!


Egilea: Mikel Villarrolain

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide