ELAk ez du bat egiten larunbateko manifestazioarekin

hirinet 2013ko eka. 13a, 11:37

ELALarunbat honetan Araba Borrokan plataformak deitutako manifestazioan ELA sindikatuak parte hartuko ez duela adierazi du ohar baten bitartez. Negoziazio kolektiboaren defentsan eta murrizketa sozial eta laboralen aurka kalera irtengo da hainbat kolektibo eta sindikatu biltzen dituen plataforma, 19.00etan Andra Mari Zuriaren enparantzatik abiatuta.


ELA sindikatuaren ustez, hitzarmenen ultraaktibitate edo aurrera-eraginaren desagerpenaren auzian Araba Borrokan ekimenak “funtsezkoak diren gai batzuei buruz ez du ezer esaten”. Alta, Araba Borrokan plataformak indar batze honen helburuak zerrendatu ditu ELAren oharrari erantzunez eta, beste behin, gonbitea luzatu dio negoziazio kolektiboaren defentsan parte hartzea.


Irakurri ELA sindikatuaren oharra 


Eta, hemen, Araba Borrokan plataformaren erantzuna


Egilea: Zuriñe Etxeberria

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide