Araba Borrokan berriro irtengo da kalera

hirinet 2013ko eka. 10a, 11:22

araba_borrokan_mani“Negoziazio kolektiboaren erreformak ezegonkortasun laborala eta aspalditik bermatuta zeuden eskubideak galtzea dakar”, halaxe ohartarazi du Araba Borrokan plataformak. Modu berean, “ordutegien malgutasunak eta ezarritako lan jarduerak esklabotasunera eramango gaituzte” eta, gainera, soldatak minimo interprofesionalera hurbilduko dira. Horiek horrela, uste dute oso zaila izango dela bizitza laborala, familiarra eta pertsonala bateratu ahal izatea.


Ohar batean azaldu dutenez, Araban 44.000 langile baino gehiago daude beraien hitzarmenak galtzeko arriskuan eta gizarte segurantzan erregistratuta dauden langileen %33k uztailaren 7an galduko dute ultraktibitatea. Era berean, 2.500 lagun baino gehiagori eragiten dieten 25 hitzarmen 2013ko abenduan galduko dira. Gainera, enpresariak hitzarmena betetzera ez direnez behartuta egongo, Langileen Estatutoa hartuko dute oinarritzat. Honek guztiak langileen lan baldintzetan eragin zuzena izango du.


Arlo publikoan, erreforma desberdinek negoziazio kolektiboarekin bukatu dutela gogorarazi dute ere. “Dekretuen bitartez, zeuden akordioek indarra galdu dute. Horren eraginez etorri dira kaleratzeak, EREak, lan jardueraren luzapenak, soldaten jaitsierak... Azken finean, prekarietate handiagoa”.
araba-borrokan-mani-deialdia-ekainak15
 
Egoera honen aurrean, plataformak argi utzi nahi izan du neurri hauek ez dutela ezer konpontzen eta lan harremanetarako esparrua erasotzen dutela. Honegatik, egoera larri honen aurrean, sigla guztien gainetik langileen eta mugimendu sozialeen oinarrietatik sortutako Araba Borrokan ekimenak dei egiten die hiritarrei, erakunde sindikalei, eragile sozialei eta orokorrean hiritarren eskubideen defentsan lan egiten duten talde guztiei datorren egoerari aurre egitera.


Negoziazio kolektiboaren defentsan eta murrizketa sozial eta laboralen aurka hiritarrekin batera larunbat honetan manifestazioa deitu dute, 19.00etan Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta.

 

Irudia: Araba Borrokan

 

 



ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide