Bizikletaren erabilera hirukoiztu da azken lau urteetan

hirinet 2013ko eka. 6a, 13:53

BizikletakAgenda 21 dokumentuan jasotako helburuak betetze aldera Gasteizek zenbait aurrerapauso egin duela azaldu du Idoia Garmendiak ingurumen arloko zinegotziak. Nabarmentzekoa da bizikletaren erabilpenaren gorakada, izan ere, azken lau urte hauetan hirukoiztu egin da.

Uraren kontsumoak behera egin duela eta, erritmo apalean bada ere, birziklatze tasak goranzko joera hartu duela diote aurkeztu berri dituzten azken adierazleek. Agenda 21 instrumentuak 1998. urtetik jasotzen ditu 35 adierazle ezberdinen emaitzak.


Mugikortasunari dagokionean, azkeneko lau urteetan hiritarren eguneroko bataz besteko joan-etorriak %28,6 hazi egin dira eta autoan egiten direnak berdin mantendu badira ere, bizikletan egindako joan-etorriak hirukoiztu egin dira eta oinez egiten direnak ere %40 igo dira. Bestetik, gasteiztarrek ur gutxiago kontsumitzen dute. Azken datu hauen arabera, egun batean hiritar batek egiten duen kontsumoa, bataz beste, 15 litrotan jaitsi da.

 

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide