Bizikletaz seguru zirkulatzeko ikastaroak antolatu ditu udalak

hirinet 2013ko eka. 5a, 14:19
bizikleta-gasteiz-ikastaroa

Gasteizko Udalak bizikletak espaloitik atera nahi ditu eta galtzadatik seguru zirkulatzeko teknikak irakatsi nahi dizkie gasteiztarrei. Horretarako, helduei eta familiei zuzendutako bizikletaz seguru zirkulatzeko formakuntza programa prestatu du.

Udalak azaldu duen moduan, esperientzia gutxi duten txirrindulariek hirian bizikletaz seguru zirkulatzeko behar dituzten trebetasunak ikastea da helburua, bai bizikletak ibiltzeko azpiegiturak dituzten kaleetan, bai gainerako kaleetan ere.


Helduentzako ikastaroek bi ordu eta erdi iraungo dute, eta talde txikian egingo dira, benetako trafikoarekin, zailtasuna eta ezaugarriak kontuan hartuz aukeratutako kaleetan. Hiritik doan txirrindulari batek aurki ditzakeen egoerak aztertuko dira, eta irakasle adituekin banaka praktikatuko, bizikletaz seguru eta arduraz ibili eta aldi berean erabileraz gozatu daitezen.


Informazio gehiago: 945.162.696 telefonoa edo cea@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoa.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide