Udal igerilekuak ateak zabaltzeko prest

hirinet 2013ko mai. 31a, 13:34

igerilekuakAzken asteetan, eguraldia ez da lagun, hala ere, urtero bezala, ekainaren 1ean Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuek ateak zabalduko dituzte. Zaila izango da eguraldi honekin bainulariak ikustea, ziurrenik uraren tenperatura baxua izango da. Gasteiztarrek irailaren 8ra arte izango dute aukera Gamarrara joateko. Mendizorrotzako instalazioak, aldiz, 22ra arte egongo dira zabalik.

 

Udalaren kirol instalazioetako bazkideak ez direnak, sarrera ordaindu behar izango dute.


Mendizorrotzan:

25 urtetik aurrera: 12,20 euro

18-24 urte bitartekoak: 9,90 euro

5-17 urte bitartekoak: 6,60 euro


Gamarran:

25 urtetik aurrera: 5,90 euro

18-24 urte bitartekoak: 3,50 euro

5-17 urte bitartekoak: 1,20 euro


Uda osorako pasea Gamarran:

5-17 urte bitartekoak: 10,00 euro.

18 urtetik aurrera: 28,60 euro.

 

 

Irudia: vitoria-gasteiz.org

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide