XII. Bizikletaren astea Gasteizen

hirinet 2013ko mai. 20a, 11:29
bizikletaren-astea-gasteiz

Maiatzaren 18tik 26ra bitartean Bizikletaren astearen XII. edizioa ospatuko da Gasteizen. Bizikleteroak elkartearen eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren laguntzaz antolatu ohi du Gasteizko Udalak gizarte etxeetako Bizikletaren Aste hau eta honen baitan hitzaldiak, ikastaroak, lantegiak, familiarteko bizikleta irteerak eta lehiaketak antolatu dira.

 

Hitzaldiak

Hitzaldietan bizikletaz egindako hainbat ibilbideren berri emango da eta Aldabe gizarte etxean egingo dira: Aitor Galdón eta Evelin Heuschreck bikotearen ‘Cyclotherapy: Cairo-Tokio’, Aritz Orruño eta Esti Agirreren ‘A pedales por estepas y montañas en Asia Central’, Lontxo Rojok euskaraz emango duen ‘Munduan barrena bizikletaz’ eta Haritz Ferrandoren ‘Educación vial probici en centros educativos’.


Lantegiak

Bizikleta mekanikari buruzko lantegiak, berriz, Ibaiondo gizarte etxean eskainiko dira. Horrez gain, galtzadan bizikletaz ziur zirkulatzen ikasteko lantegiak ere emango dira aste honen barruan, baita bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroak ere. Hauek dira eskaintzen diren ikastaroak:

- "Ikas ezazu ibiltzen". Maiatzaren 20tik 24ra. Landatxoko Kiroldegia eta San Andrés Kiroldegia.

- "Zure bizikleta beti prest". Maiatzaren 22a, 23a edo 24a. Landazuri Kiroldegia

- "Bizikletaren mekanika aurreratua". Maiatzaren 24a eta/edo 25a. Arriagako Kiroldegia

- "Helduak bizikletan seguru zirkulatzea". Maiatzaren 18a edo 19a. Ibaiondo Gizarte Etxea. / Maiatzaren 24a. El Pilar Gizarte Etxea. / Maiatzaren 25a edo 26a. Aldabe Gizarte Etxea.

- "Trialsina". Maiatzaren 18an. Konstituzio Plaza.

"Naviki". Maiatzaren 21a edo 23a . Aldabeko Gizarte Etxea. 16 urtetik.


Haur eta familientzako ekintzak

Haur eta familientzako ekintza ugari biltzen ditu Bizikletaren Asterako prestatu duten programak.

- Ikas ezazu bizikletaz ibiltzen. Maiatzaren 20tik al 23ra arte. Ibaiondo Gizarte Etxeko Plaza.

- Bizikletaren txikimekanika. Maiatzaren 24an. Ibaiondo Gizarte Etxea

- Jokoak bizikletan. Maiatzaren 25ean. Ibaiondo Gizarte Etxeko Plaza. 8 urtetik 13ra.

"Faustinarekin munduratuz" ikuskizuna (euskaraz). Maiatzaren 23an. El Pilar Gizarte Etxea.

Familientzako irteera, bizikletaz. Maiatzaren 25ean. Ibilbidea: Konstituzio Plaza-Salburua-Konstituzio Plaza.

Bizikletaz ibiltzen. Maiatzaren 26ean. El Pilar Gizarte Etxea.


Honekin batera, hainbat lehiaketa antolatu dituzte, hala nola, ‘Bizikletari buruzko kontakizun laburren III. Lehiaketa’, ‘Bici-chic’, argazki-lehiaketa eta Naviki lehiaketa. Bike-polo erakusketa bat, bizikletaz egingo den moda desfilea eta bizikleten azoka txikia dira antoaltu dituzten bestelako ekintza batzuk.


Egitarau osoa: XII.Bizikletaren Astea Gasteizen

 

 


 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide