Elikagaiak biltzeko aste solidarioa

hirinet 2013ko mai. 12a, 02:00

ondo-jan,-ondo-biziMaiatzaren 13tik 17ra bitarteko astean ‘Elikagaiak biltzeko aste solidarioa’ antolatu dute, bertan batutako guztia Arabako Elikagaien Bankuari emateko. Elikagaiak Iparralde 2ko 1. lantegian jasoko dira, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Honako elikagai hauek ekartzea gomendatzen dute antolatzaileek: esnea, olioa, azukrea, arroza, pasta, lekaleak, kontserbak, zerealak, haurrentzako produktuak...

Kanpaina irauten duen aste honetan, Elikagaien bankuari emandako janari kilo bakoitzeko txartel bat banatuko dute, eta maiatzaren 16an egingo den  jaian pintxo bat hartu ahalko da txartelaren truke.

Izan ere, datorren  maiatzaren 16an, 17:00etatik 20:00etara, ‘Kilo-pintxo’ jai solidarioa egingo dute  Zuberoa plazan. Txikienentzako eskulan lantegiak eta gaztelu puzgarriak izango dira plazan eta esan bezala, elikagaien bankuari emandako kilo bakoitzeko pintxo bat banatuko da.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide