Erosketa zerrenda euskaraz sakelekoan

hirinet 2013ko mai. 3a, 13:07

saskia-appArtez Euskara Zerbitzuak sakelakoetarako (Android) eta tabletetarako erosketetako zerrenda euskaraz egiten laguntzeko Saskia aplikazioa egin du. Paper zatiekin, buruko ariketa deserosoekin zein hozkailuko zerrendekin bukatu nahi du Saskia app-ak.



Euskara hutsez eginiko aplikazio hau praktikoa eta lagungarria izateaz gain erosleak euskaraz erostera motibatzea eta trebatzea lortzen lagundu nahi du. Produktu zerrenda auto-osagarria da eta  gaztelaniaz idaztean euskarazko ordaina ematen du. Beraz, euskara ikasteko aukera ere ematen du Android-eko aplikazio honek.saskia_eskuorria-1



Gainera,  Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkataritzan euskara sustatzeko abian duen planaren testuinguruan, Saskia aplikazioa deskargatzen duten Gasteizko erabiltzaileek sari berezia eskuratu ahalko dute. Izan ere, Udaleko merkataritza planean parte hartzen duten hainbat merkatarik eskainitako produktuez osatutako saskia zozkatutako da ekainaren 11n.  



Saskia aplikazioa Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak merkatariei zuzendutako zerbitzu-katalogo berriaren eskaintzaren barruan dago. Hain zuzen ere, Gasteizko bi merkatari dira katalogoaren protagonistak, Etxabe harategiko Isabel Rodriguez eta Pitiminiko Jon Gotzon Laburu. Azken honek berriki Arabako Merkataritza Federazioko  saria jaso du euskara sustatzeagatik.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide