Martin Fiz maratoia; 42,195 km baino askoz gehiago

hirinet 2013ko mai. 3a, 12:04

martin-fiz-maratoiaMaiatzaren 12an, igandean, ospatzekoa da Martin Fiz maratoiaren hamaikagarren edizioa eta 3000 lasterkari baino gehiago bildu nahi ditu aurtengo maratoiak antolatu diren proba ezberdinetan. Orotara, bost diziplina izango dira: maratoia (42,195 km), maratoi erdia, herri lasterketa (10 km), herri maratoia patinetan eta maratoi txikia (kilometro bakarra).


Igandean, goizean goiz abiatuko dira lasterkariak Gasteizko Olagibel kaletik, 9.00etan, hain zuzen ere. Patinatzaileek pixkat lehenenago ekingo diote lasterketari eta maratoi txikiaren irteera, berriz, 10.30ean izango da. Irteera eman baino ordu erdi lehenago bertan egotea gomendatzen dute antolatzaileek, beroketa ariketak behar bezala egiteko aukera izateko eta azken orduan presaka ez ibiltzeko. Interesa dutenek webgunearen bidez eman dezakete izena.


Aurtengo ekitaldiko berrikuntza garrantzitsuenetariko bat antolatu den animazio lehiaketa da. Lehiaketa honetan musika taldeak; kultura, bizilagun zein kirol elkarteak, eskolak, konpartsak, ikastolak edota ondo pasa edo giro ona sortzeko edozein taldek izango du parte hartzeko aukera. Baldintza bakarra lau laguneko taldea sortzea da eta giro ona sortuko duen edozein ekintza burutzea: musika izan, zirku kutsukoa, korala, ludikoa edo festa itxurakoa. Korrikalariek bezala, parte hartzaileek ere sari ekonomikoak eskuratzeko abagunea izango dute: 400 euro lehenengo taldeak, 250 bigarrenak, 200 hirugarrenak, 150 laugarrenak eta 100 bosgarren sailkatuak.  Izen-emate orria maiatzaren 5a baino lehenago bete beharko da lehiaketan parte hartu ahal izateko.

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide