Bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri Gasteizko auzo guztietan

hirinet 2013ko api. 10a, 10:18

bizikletak-aparkatzeko-lekuUdatik aurrera hiriak bizikletak aparkatzeko 1.628 leku berri (824 gailu jarriko ditu, horietako bakoitzean bi bizikleta aparkatu daitezke) izango dituzte gasteiztarrek.

Hiriko bizikleta mugikortasuna hobetzeko, eta bizikletaren erabilera hiri garraio gisa hazten ari denez, Salburua eta Zabalgana auzoetan bizikletak aparkatzeko 111 leku gehiago jarriko dira, ikastetxe, haurrentzako jolastoki, osasun zentro, farmazia eta supermerkatuen ondoan. Lakua-Arriaga eta Lakuabizkarrean 78 banatuko dira, eta erdigunean, 278, gehienak Eskola kalean, Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentroaren ondoan, Loma Jeneralaren plazan eta Olagibel kalean.

San Martin eta Txagorritxu inguruetan, aldiz, 69 euskarri berri ipiniko dira, Zaramagan, 67; Adurtza eta San Kristobalen, 43; Pilar auzoan, 41; Arana eta Aranbizkarrean, 31; erdialdean, 25; Ehari eta Sansomendin, 20; Judimendi eta Santa Luzian, 8; mendebalde-iparraldeko zabalgunea, 6, eta Abetxukun, 3.

Gainera, bizikletak aparkatzeko ilarako euskarriak ordeztuko dira, eta zaharrak Buesa Arenara eramango dira. Guztira, 120 bizikleta aparkatu ahalko dira bertan, izan ere, inguru horietan zaila izaten da bizikleta behar bezala aparkatzeko lekua topatzea; 15.000 ikusleentzat soilik hogei bat aparkaleku daude.

Kokapen guztiak auzokoekin, ikastetxe eta osasun zentroekin zein beste talde batzuekin adostu direla adierazi du Udalak. Proiektuaren aurrekontua guztira 99.919,60 euro da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide