Gasteizko Udalak euskara baztertzen jarraitzen du

hirinet 2013ko api. 9a, 10:00
gasteizko-udalak-euskara-baEuskarari dagokionez Gasteizko Udalak ez du legea bete nahi eta euskara txiki-txiki agertzen da askotan, gazteleraren ahalguztidunaren azpian. Asko dira Udalaren jarrera hau agerian uzten duten adibideak. Azkena, Gasteizko Udalak enplegu plana iragartzeko Youtube-n zintzilikatu duen bideoa dugu. Bideoaren izena gaztelera hutsez dago, eta bideo barruan agertzen diren testuetan desoreka iraingarria, gaztelera handi-handia eta euskara tamaina askoz txikiagoan. Horrez gain, hiriko kaleetan ikusgai diren Udalaren iragarkietan ere bi hizkuntzen arteko desoreka ikus daiteke. Hauetan guztietan PPk lehentasuna ematen dio gaztelerari eta euskarazko testua letra txikietan jartzen dute.

Rober Gutierrez Bai Euskarari elkarteko kideak gertatutakoaren berri eman du behin eta berriz, besteak beste Hirinet-en argitaratu zen ‘Euskara ikuskizun’ bezalako iritzi-artikuluekin edo twitter-en salaketa eginez. Horrez gain, aipatutako sare sozial honen bidez egoeraren berri eman die Iñaki Prusilla jeltzaleari, Maite Berrocal sozialistari eta Ane Aristi Bildukoari. Hirurek adierazi dutenez gaiaren inguruko galdera luzatuko diote PPri eta azalpenak eskatuko dizkiote gobernuari komunikazio publikoak egitean euskara gutxiesteagatik.

 

gasteizko-udalak-euskara-2


 

Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak 

Gasteizko Udalek euskara eta gaztelera erabiltzeko irizpideak dauzka, 2009tik indarrean daudenak. Ikus daitekeenez, Marotoren gobernuak ez ditu betetzen.

Irizpide orokorra: herritarrei eta erabiltzaileei egiten zaizkien komunikazio guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko dira.

  • Oro har, zutabe biko sistema erabiliko da: euskarazko testua ezkerrean agertuko da eta gaztelaniazkoa, eskuinean.
  • Testua luzeegia izateagatik edo dituen ezaugarriengatik ezin bada zutabe bitan egin, bertsio bana egingo da hizkuntza bakoitzeko eta bertsio biak egongo dira jendaurrean eskura edo kontsultagarri.
  • Maila bitan banatzen bada, euskarazkoa goialdean; eta gaztelaniazkoa, behean.

 

 

gasteizko-udalak-euskara3

 

 

Iturriak: Gasteizen.com eta @robergutierrez

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide