Kaleratzeak Stop plataformak PParen aurkako eskratxea egingo du bihar Gasteizen

hirinet 2013ko api. 8a, 14:25

eskratxea-gasteizenKaleratzeak Stop plataformak “eskatxe informatibo” bat egingo du bihar, 19.00etan Olagibel kalean, PPren egoitzaren aurrean. Protesten helburua PPk etxe kaleratzeen inguruan duen jarrera aldatzea da, izan ere plataformako kideak ez daude ados popularrek Espainiako Kongresuan eztabaidatzen ari den hipoteken legean proposatu dituzten aldaketekin. PPko kideek ordea behin baino gehiagotan hitz egin dute eskratxeaen aurka, ez demokratikoak direla leporatuz eta jarrera ez dutela aldatuko iragarri dute.

Aldi berean, beste hirietako PPren egoitzen aurrean ere egingo dira eskratxeak. Gasteizkoa hirian egiten den lehena izan arren, orain dela bi aste inguru Arabako PPko kidea Iñaki Oyarzabalek eskratxea jasan zuen.

Protesta egiteko modu hau Argentinatik dator eta protestak politikoen etxeetan edo egoitzetan egitean datza.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide