Martxoan langabeziak gora egin du Araban

hirinet 2013ko api. 2a, 10:24

langabezia-martxoanMartxoan ere gora egin du berriro ere langabeziak Araban. 325 langabe gehiagok izena eman dute Lanbidek Araban dituen bulegoetan, %1,15 gehiago.

Guztira 28.643 langabe zeuden Araban martxoaren 31n. Azken 12 hilabeteetan ere gora egin du kopuruak, iazko martxoan baino 3.376 langabetu gehiago, %13,36ko igoera. Hego Euskal Herriko igoerarik altuena, izan ere azken urtebetean Nafarroa, Bizkaian eta Gipuzkoan igoera %10ekoa izan da.

Langabeziak gehiago eragiten die emakumezkoei (14.709) gizonezkoei (13.934) baino. 2.371k 25 urte baino gutxiago dituzte. Beste hilabete batez langabeziaren igoerak sektore guztiak jo ditu.

Egoera honen aurrean, orain dela bi aste langileen batzorde ezberdinek eta sindikatuek ‘Araba Borrokan’ plataforma sortu zuten, krisi ekonomikoan langileen interesak defendatzeko asmoz. Datorren apirilaren 11an, ostegunean, 19.00etan Bilbo plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu du plataformak.

 


Iturria: gasteizen.com

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide