‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du apirilaren 11an

hirinet 2013ko api. 10a, 09:48

araba-borrokan-kartelaEnpleguaren eta eskubide sozialen alde borrokatzeko sindikatuek, langile batzordeek eta eragile sozialek  sortu duten ‘Araba Borrokan’ ekimenak manifestazioa egingo du datorren apirilaren 11an, ostegunean, 19.00etan (Bilbo plazatik).

Horrez gain, enpleguaren eta eskubide sozialen aldeko borrokan, ekimen berri honek udaleko 2013ko aurrekontuen aurreproiektua salatzeko osoko alegazio bat aurkeztu du. Ekimenaren partaideen esanetan, “hirian eta udalean bertan langabeziak eragindako egoeraren larritasuna konpontzen  ez duten aurrekontu batzuen aurrean gaude, etengabeko enplegu suntsiketa gelditzen ez dutenak. Atea irekitzen diete dekretuei, pribatizazioei eredu  sozialaren  suntsiketari eta prekarietateari. Hiritarren eta horien benetako beharretatik urrun gelditzen diren aurrekontuak dira”. Horregatik, “gardentasun ezaren aurrean, parte hartze ezaren aurrean, enplegu suntsiketaren aurrean eta murrizketa laboral eta sozialen onartzearen aurrean”, ekimenak alegazioa aurkeztu dio aurrekontu-proiektuaren osotasunari.


Ekimenak hurrengo atxikimenduak ditu: 

ENPRESAK: 60 Langileen Batzordeak, 100 Atal Sindikalak.

SINDIKATUAK: CCOO, LAB, UGT, STEE-EILAS, HIRU, ESK, USO, CNT, CGT, SATSE, SAE, SIPLA

ERAGILE SOZIALAK: Askapena, Elkartzen, Zazpigarren alaba auzo elkartea, Judimendikoak, Betiko Gasteiz, Errota Zaharra, Gasteiz Txiki, Barrenkale, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Ikasleen sindikatua, Gazte Blokea, Pentsionistak Lanean Araba, Pensionistas ccoo, Pensionistas LAB, Amaru elkartea. Martxoak 3 elkartea, Osakidetza guztiona, Sortu, Ezker Batua, Ezker Anitza, PCE-EPK, Langabetuak...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide