Pou anaiak Patagoniako Torre mendian

hirinet 2013ko ots. 26a, 12:56
pou-anaiak-torre-mendia-2Pou anaiek Argentinako Patagonian kokatzen den Torre mendiaren gailurrera heltzea lortu dute. Iker eta Eneko 3.133 metroko gailur ospetsura iritsi dira eta “munduko politena” dela adierazi dute euren web gunean.

Izan ere, Torre mendia erreferentziazko gailurra da eskalatzaile guztientzat, “sortu dituen kondaira eta eztabaidak” direla medio. Eskalatzaile gasteiztarrak 1974.urtean Casimiro Ferrarik zabaldu zuen ‘Ferrari’ bidetik igo dira gailurrera. “Mundu mailan dauden bide glaziar garrantzitsuenen artean aurkitzen da”, aitortu dute anaiek.

 

pou-anaiak-torre-mendia-3

 

pou-anaiak-torre-mendia

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide