Gasteizko gizarte etxeak zabalik, kontrol ofizialek eta atezainek greba bertan behera utzi ostean

hirinet 2013ko ots. 25a, 17:16

Gasteizko-gizartea-etxeak-zUdalaren eraikinetako kontrol ofizialek eta atezainek bertan behera utzi dute aurreko ostiralean hasi zuten greba. Erabakia gaur bertan hartu dute langileen batzordeak zein kolektiboaren ordezkariek, Javier Maroto alkatearekin eta arduradun politiko eta teknikoekin bildu ostean. Langileen batzordearen esanetan, jarrera aldaketa egon da udal gobernuaren aldetik eta akordio bat lortzeko lehen urratsak eman dira, hala nola, langileek eskatzen zuten moduan, enplegua suntsituko ez duela esan du udalak.

Hemendik aurrera zehazteke dauden puntuak negoziatuko direla azaldu dute langileek.

Horrez gain, kontrol ofizialen eta atezainen kolektiboak gasteiztarrei eskerrak eman nahi dizkie, jaso dituen elkartasun-adierazpenak ugariak izan direlako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide